Image Alt

Surfaren Herrien Sarea FITUR 2024n elkartzen da

Surfaren Herrien Sarea FITUR 2024n elkartzen da

Proiektuaren bazkideak Espainiako Turismoaren Nazioarteko Azokan (FITUR) elkartu dira 2024ko edizioan. Bertaratutako guztiek euren lan-agendan gorde zuten bilera bat Surfaren Herrien Sareko gainerako kideekin. Sarea honako udalek osatzen dute: Getxo (Euskal Herria), Castrillón (Asturias), Ribamontán al Mar (Kantabria), Ferrol eskualdeko Mankomunitatea (Galizia) eta Carballo (Galizia).

Bazkideen konpromisoa agerian geratzen da halako aukeretan, elkarrekin bat egiteko eta proiektua modu koordinatuan eta bateratuan aurrera eramateko aukera aprobetxatzen baitute.

Surfaren Herrien Sarea “Espainia Turismo Esperientziak” programaren baitan bultzatzen da —Turismo Estatu Idazkaritzak sustatua eta Next Generation funtsen babesarekin—, eta helburu du surfa turismo jasangarri, eraldatzaile eta tokiko nortasunaren ardatz bihurtzea.

Register

You don't have permission to register