Surf Herrien Sareak jada marka-irudia dauka
Branding eta komunikazio agentzia Burutük egindako hiru proposen artean logotipoa eta marka-irudia hautatzeko parte-hartze prozesu baten ondoren, herritarrek dagoeneko aukeratu dute irabazlea.
Enpresak identitate semantiko bat landu zuen, Surf Herrien Sarearen komunikazio-esentziarekin bat datorrena, non turismo arduratsua, kolektibotasuna eta natura-ondarea lehen planoan dauden. “Olatua partekatzen dugu” leloa sortu zuten, udalerri ezberdinen arteko lankidetza ez ezik, kirol honetan olatuaren mugimendua eta indarra ere transmititzen dituena.
Burutük marka-identitate bakarra, bereizgarria eta nortasun handikoa diseinatu zuen, Surf Herrien Sarearen lankidetza- eta iraunkortasun-balioak transmititzeko gai dena, unibertso bisual malgu baten bidez, gama kromatiko moderno eta eguneratu batekin, surfaren kirol-sektorean nabarmentzeko. Tanta berde eta urdin pigmentatuek markari freskotasuna eta nortasuna ematen diote. Aurrerapauso bat kirol-sektorean, non nortasun berriak bizia hartzen duen forma geometrikoei esker, eta etorkizuna eta aldaketa evokatzen dituen mugimendu bat sortzen da, ekosistema bisual propio bat eratuz.
Ekimen hau Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren parte da, Europar Batasunak – NextGenerationEU finantzatua, Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo Ministerioak sustatutako “Espainia Turismo Esperientziak” programaren bidez.


