Munduan oso metro gutxi daude surf friendly direnak. Bizkaiko surflariek ondo dakite hori, eta oso harro daude Metro Bilbaorekin, kirol ekipamendurako bagoi berezia baitu, bereziki surf taulak eta bizikletak eroateko. Gainera, munduko bakarrenetarikoa da, hondartzara hurbiltzen zaituena. Bilboko eskuinaldeko ia hondartza guztiak metroz iristeko modukoak dira, batez ere Getxoko bostak, Areeta, Neguri eta Bidezabal geltokiei esker. Luxu jasangarria, eskuragarria, merkea eta ia esklusiboa, surf friendly zerrendan falta ezin zena.

Kontaktuen informazioa
Social Profiles:

Register

You don't have permission to register