Somo bisitatu nahi baduzu eta olatu onenez gozatzen zenbait egun igaro, Koa-n aukera duzu bere bi apartamentu politetako batean ostatzeko: «Koa Alta» eta «Koa Baja».

Hemendik, oinez minutu gutxitan kostalde honetako surf gunerik onenetako batera iritsiko zara. Somo esploratu nahi baduzu, kokapen ezin hobean zaude leku guztietara oinez iristeko; eta Santander-era hurbildu nahi baduzu, Somoko hondartzatik irteten diren itsasontzietako bat hartu besterik ez duzu, Santanderren badiatik zehar ibiltzen direnak.

Hona hemen apartamentuei buruzko informazio gehiago:

KOA ALTA

Koa House-ren lehen solairua da, sarrera independentearekin. 3 gela ditu: lehenengoa ohe bikoitz batekin eta ohe sinple batekin hornitua; bigarrena literarekin eta ohe sinple batekin; eta azkena, bi ohe sinplerekin. Egongela bat ere badu (bertan beste ohe sinple bat eta sofa-ohe bat daude), guztiz hornitutako sukaldea eta bainugela bat.

KOA BAJA

Koa House-ren beheko solairuan 3 logelako apartamentua aurkituko duzu: 2 logela ohe bikoitz sinplerekin eta bat literarekin eta ohe sinplearekin. Sukalde osoa, egongela eta bainugela ere baditu.

Kanpoaldean lorategi politaz eta barbakoaz gozatu ahal izango duzu.

Kontaktuen informazioa

KOA ESCUELA DE SURF, Barrio Pinar de Arna, Somo, España

Social Profiles:

Register

You don't have permission to register