Surfeatzen ikasi, Europako historiako surflari onenetako baten eskutik, Eneko Acero getxotarra, bi aldiz Europako txapeldun, hogei garaipen baino gehiagorekin. Aurrera egin eta hobetu zure surfa Enekorekin berarekin: EHSF surf entrenatzailea, Iker eta Kepa anaiak bezala, baita Kosme Fernández big wave rider-arekin ere. Getxoko olatuak gehien ezagutzen dituztenak.
Acero Surf Eskolan urte osoan daude zabalik, metodologia propio eta esklusiboarekin.
Hastapenetik maila guztiak lantzen dituzte eta Maldivetara ere eramaten zaituzte!:
- Talde txikiak, 6 pertsona gehienez
- Zurekin ur barruan eta kanpoan dauden esperientzia handiko irakasleak
- Hastapen-, finkatze- eta hobekuntza-ikastaroak, klase partikularrak.
- 5, 10 saio eta klase solteko bonuak
- Kirol taldeak, enpresakoak, ikastetxeak, prezio bereziak.
- Surf camps
- Surf klik Maldivetan
- LGTBI+ friendly eta mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarria.