20
May
Carballok doako ekintzailetza-prestakuntza sustatzen du Surf Herrien Sarearen barruan

Carballoko udalak surf sektoreko ekintzaileei zuzendutako prestakuntza-jardunaldiak antolatzen ditu.
Programa doakoa da eta lau jarduera-arlo nagusitan oinarritzen da:
- Negozio-ereduaren definizioa, oreka ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa bilatuz.
- Epe labur, ertain eta luzerako negozio-estrategia ezartzea.
- Non, noiz eta zenbat gastatzen eta irabazten duen enpresak ezagutzeko aukera ematen duen finantza-plan baten diseinua, erabaki egokiak hartzeko helburuarekin.
- Komunikazioaren kudeaketa.
Surf Herrien Sarearen helburua —Europa funtsekin finantzatua eta Ferrolgo Eskualdeko Udal Elkartea eta Carballo (Galizia), Castrillón (Asturias), Ribamontán al Mar (Kantabria) eta Getxo (Bizkaia) udalerriak barne hartzen dituena— kostaldeko ekintzailetzaren bidez garapen jasangarria sustatzea da.
Carballoko jardunaldi hauek proiektuaren garapen koordinatuan beste pieza bat dira.
Tokiko eragileei —eskolak, ostatuak, aisialdi- eta kirol-enpresak— jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen diegu: https://emprendersurf.org/